XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehen oinean 1.500 Kg/m2.

Soto oinak aparkaleku gisa edo ibilgailuak gordetzeko soilik erabiltzeko muga ezartzen da.

13. Art. Espazio libre publikoen erabilera.

Titulartasun publikoko industri lurzoru eraiki gabea ibilgailuentzako sarbide, geraleku eta maniobretarako soilik erabiliko dira.

Ezin izango du inolako eraikuntzak, laguntzailea izan ala ez, behin behinekoz edo iraunkorki okupatu, ez eta materia edo produktuen gordeleku gisa erabili ere.

14. Art. Helgarritasuna.

Industri zonara sartu edo bertatik irteteko, proiektuan aurrikusitako puntuak erabiliko dira, ez delarik N-1 errepidetiko bestelako sarbiderik onartuko.

Art. 15. Aparkalekuak.

1. Azaleko aparkalekutara destinaturiko espazioak ezin izango dira ezein kasutan ezabatu, ez eta beste erabilera batzutara destinatu ere.

2. Eraikitako 100 m2 bakoitzeko aparkaleku plaza biko estandarra ezartzen da, azaleko aparkalekuekin batera zifra hori osatzeko behar adinako azalera destinatu beharko delarik iharduketa unitate bietako sotoetan.

3. Eraikinen barnealdean aparkalekutara destinaturiko azalerak 20 m2.koak izango dira plaza bakoitzeko, arrapalak, maniobra areak, irlatxoak eta espaloiak barne.

4. Aparkaleku plazak, denetara zuzenean heltzeko moduan antolatuko dira.

VII TITULUA - ERAIKINEN BALDINTZAK

1. KAPITULUA. Eraikuntzari buruzko arau orokorrak

16. Art. Lerrokadurak eta sestrak.

Eraiki daitezen eraikuntzek, proiektu planoetan finkatutako lerrokadurak eta sestrak errespetatu beharko dituzte.

17. Art. Eraikuntzaren altuera.

Proiektuko planoetan eraikuntzak errespetatu beharreko altuerak finkatzen dira.

18. Art. Oinarteak.

Oinarteak eraikitzea baimentzen da nabearen azaleraren % 25a gaindi ez dezan azaleran, 2,20 m.ko gutxieneko azalerarekin, eta bulego, garbigela eta aldageletara destinatuta soilik.

19. Art. Bigarren mailako probetxamenduak.

Ez da espazio bizigarrien probetxamendurik baimentzen azken oinetik gora, eraikinetako instalazioen elementu teknikoak kokatzeko soilik erabil bait daitezke, eraikinaren ezaugarriekin bat etor dadin akabera egokiko tratamendu arkitektonikoa eman beharko zaiolarik.

20. Art. Estalkiak.

Eraikinetako zona amankomunetatik bertara zuzenean heltzeko modukoak izango dira, konpondu eta garbitu ahal izateko.

Beren gainetik tximiniak, ke edo aireztapen hodiak, argizulo eta luzernarioak, irrati eta telebista antenak eta tximistorratzak soilik kanporatu ahal izango dira.

2. KAPITULUA. Pabilioi banaketa eta zatiketa

21. Art. Emaitzazko lokalak.

Industri erabileratara dedikatzeko lokal independienteak osatu ahal izateko egin litezkeen pabilioi zatiketak, gutxienez 150 m2.ko azalera eta 200 m2.ko bataz besteko azalera globala izango dute.